5/11/14

Prest_GARA780: Coaching Bigarren Hezkuntzako ikasgeletan


Coaching ezagutarazteko ikastaroa da hau. Coaching-a galderak egiteko artea da. Pertsonekin lantzen den teknika da eta pertsonek barnean dituzten erantzunak bilatzen saiatzen da galderen bitartez. Ez dira aholkurik, errezetarik, soluziorik ematen. Ez da terapia bat. Galderak Coach-ak (coaching-ean aditua denak) egiten ditu, eta erantzunak bezeroak (coachee-ak) ematen ditu. Komunikazio horren ondorioz, coaching delako prozesua sortzen da haien artean; “entrenamendu” prozesu bat, alegia.
 Bide horretan, coach-ak laguntza eskaintzen dio coachee-ari (bezeroa) bere bidea aurki dezan eta garrantzitsua dena eta ez dena bereizten erakusten dio.
 Coachhee-ak konpromisoak hartzen ditu egin behar edo egin nahi duena egiteko. Beti era ekologikoan, hau da, norberarentzako hobekuntzak lortuz, batzuetan gainontzekoentzat ere, baina inori kalterik egin gabe. Aurrez aurreko saioen datak: 
urriak 18 eta 25 (larunbatak)
Irakaslea
Gotzon Carcar Muerza Coach pertsonala eta enpresariala, Trainer’s Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUkidea.
Helburuak
  • Coaching teknikak ezagutzea eta gaitasuna lortzea edozein komunikazio-prozesutan aplikatu ahal izateko. 
  •  Eguneroko bizitzan baliagarriak diren gaitasunak lortzea, eraginkortasunean, denboran eta esfortzuan irabaziz eta bizi-kalitatea hobetuz. 
  • Coaching oinarrizko trebetasunak garatzea, ikasleen ikaste eta garatze prozesuetan erabili ahal izateko. 
 Edukiak 
  • Coaching-aren filosofia, historia, motak 
  • Coach-aren perfila 
  • Coaching-aren oinarriak, eta “topaketarako” tresnak 
  • Galdera ahaltsuak 
  • Egungo egoera ≠ Egoera desiragarria 
  • Trabak eta Helburuak 
  • Coaching-aren trebetasunak 
Metodologia 
 Funtsean, teknika guztiak pertsonaren esperientzia bizi eta hurbilekora modu praktikoan sartzean datza metodologia (eginez ikastea). Ikaskuntza funtsean esperientzian oinarritua izan dadin egituraturik dago mintegia. Parte-hartzaileen artean egindako ariketa anitzek urratsez urrats osatzen dute prozesu guztia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario